Ordua: 16:00 - 18:00
Zure medikuarekin hitzordua eskatu edo zure Osasun-karpeta kontsultatu Osakidetzaren web orrialdetik.
Zein da helburua?
Izapide desberdinak Osakidetzako web orrialdetik nola egin ezagutu.
Osasun-karpetara nola sartu eta honek dituen aukerak ikusi eta ikasi.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
Osasun Txartela* eta Itsasontzi Jokoa/B@kQ* eskura izatea hitzorduak eskatzeko edo kontsultatu eta Osasun-karpetara sartu ahal izateko.
*Gomendagarria da biak eskura izatea pertsona bakoitza ordenagailutik sartu ahal izateko. Kontsultatu hemen nola lortu Itsasontzi Jokoa/B@kQ.
Ikastaroaren laburpena
1. GAIA. Aurretiko hitzordua
Osakidetzako web orrialdetik zita bat erreserbatu, kontsultatu edo eskatutakoak bertan behera utz ditzakezu.
2. GAIA. Osasun-karpeta I
Zure osasun informazioa begiratu ahal izango duzu modu seguruan eta konfidentzialean: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak… eta zure osasunerako interesgarriak diren edukietan sartu ahal izango zara.
3. GAIA. Osasun-karpeta II
Komunika zaitez Osakidetzarekin Osasun-karpetaren bidez, medikuarekin dauzkazun zalantzak argitu, pazientearentzako mezuak, kirurgiako itxaron zerrendak, galdeketak, esteka interesgarriak eta gertakari-formularioa.
4.GAIA. Osakidetza zure gailuan
Egin izapideak Osakidetzarekin zure gailutik.
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.