Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko Inplantalariak programarekin lankidetzan, gure helburua da teknologia berriak udalerriko enpresetara hurbiltzea.
Hiru orduko tailer praktikoak izango dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edo antzekoa eraman beharko du. Bertaratzen diren ETE eta autonomoen gaitasun eta helburuetara egokituko da. Bertaratutako enpresek, gainera, banakako aholkularitza eskatu ahalko dute ondoren, egokitzapen pertsonalizatua lortze aldera.
Birtualagoa:
Errealitate birtuala erabili ezazu konbentzitzeko: zure produktu eta zerbitzuak birtualki erakutsi itzazu, bezeroek proba ditzaten erosi aurretik.
Ikasi NFT delakoak baliagarriak izan daitezkeela zure produktuak eta zerbitzuak bermatzeko.
Bereizgarriagoa:
Zure lehiakideak baino bizkorrago ibili ikasteko espazio birtualek, hala nola metabertsoak, enpresaren harremanak eta negozioak areagotu ditzaketela.
Zure zerbitzua hobetu eta bereizi; horretarako, errealitate birtuala txertatu, zure produktuak erakusteko edo salmenta-osteko zerbitzuko lanak egiteko. .