MUSIKA APLIKAZIOAK ZURE SMARTPHONEAN


KZGunea Ordua: 09:00 - 11:00
Musika aurki dezakegun hobbyrik ezagunenetakoa da. Haurtzaroan, gaztaroan eta helduaroan musika lagun izaten dugu, gure bizitzaren parte da.
Ikastaro honetan gure smartphonetan eta/edo tabletetan musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo musika erosi eta deskargatzeko instalatu ditzakegun aplikazio batzuk ezagutu ditzakegu.

Zein da helburua?
Musika aplikazio ezberdinak erabiltzeko gaitasuna izan.
Betekizunak
Android gailuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Android gailu bat izatea.
Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
Sarrera
Musika-erreproduzitzaileek bilakaera nabarmena izan dute urte hauetan zehar; gailu analogikoetatik hasi eta erreproduzitzaile digital modernoetaraino. Gai honetan, musika erreproduzitzeko gailuen bilakaeraren inguruan ikasiko duzu, hasieratik gaur egunera arte.
Shazam
Atal honetan Shazam erabiltzen ikasiko duzu, inguruan entzuten den musika identifikatzeko aukera ematen dizun mugikorrerako aplikazioa. Pare bat klik eginda lagin bat grabatzen da unean bertan telefonoarekin, eta hortik identifikatzen du abestia.
Spotify
Gai honetan Spotifyen funtzionalitateak erabili eta ikasiko dituzu. Musika transmititzeko streaming-plataforma bat da, eta abestien eta podcasten liburutegi oso zabala du. Aplikazio oso erabilgarri hori nola instalatu, nola erregistratu eta nola nabigatu ikasiko duzu.
AIMP
Gai honetan, AIMP aplikazioaren funtzionalitateak ezagutuko dituzu. Melomanoentzako doako audio-erreproduzitzailea da, fidagarritasun handiko musika-edukiak erreproduzitu baititzake. Aplikazioa instalatzen, konfiguratzen eta modu erraz eta azkarrean erabiltzen ikasiko duzu.
Beste aplikazio batzuk
Ezagutzen dituzu orain arte ezagunenak diren smartphonetarako musika-aplikazioak. Jarraian, beste aplikazio berri batzuen funtzionamendua ikasiko duzu, musika eta irratia modu errazagoan eta doakoan entzun ahal izateko.


Hasiera data: 2024-04-16

Amaiera data: 2024-04-16

Izen emateko epe bukaera: 2024-04-16


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


http://www.kzgunea.eus/inicio


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA PORTUGALETE

C/ CASILDA ITURRIZAR S/N - 48920, Portugalete

944033402

tutor.portugalete@kzgunea.net

www.kzgunea.net



Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]