MF0069_2 IBILGAILUAREN PREBENTZIOZKO MANTENTZE-LANAK, ETA MATERIALAREN HORNIDURAREN KONTROLA


captura 1 LB1: Erabiltzailearekin egitea jarduera programatuak, erabiltzailearen parte-haratzea erraztuz jarduera horietan.
BI1.1 Profesionalek emandako jarraibide eta argibideen araberako laguntza eta babes emozionala ematen zaio
erabiltzaile bakoitzari, alderdi hauek kontuan izanda:
- Interes pertsonalak.
- Maila kulturala.
- Osasun-egoera.
- Norberaren harreman- eta komunikazio-beharrak.
- Egokitzapen-prozesuaren unea.
BI1.2 Erabiltzaileari banaka ematen zaio arreta, haren beharrei erantzuten zaie, azaltzen diren zalantza eta
kontuak argitzen dira, eta profesional eskudunarengana bideratzen da.
BI1.3 Erabiltzaileekin egitea erakundetik kanpoko jarduera programatuak: txangoak, bisita kulturalak, eta
bestelakoak, jasotako jarraibide eta orientazioen arabera egiten dira.
BI1.4 Jardueren garapena, eta haietan sortutako gorabeherak, ezarritako prozeduren arabera aztertzen eta
erregistratzen dira.
LB2: Erakundeko eguneroko bizitza animatzen eta dinamizatzen laguntzea, gatazka-egoeretan parte hartuz eta, bere
mailan, sortutako gorabeherak konponduz.
BI2.1 Zuzeneko behaketatik lortutako informazioaren eta diziplinarteko taldeari transmititutako informazioaren
bidez ikus daiteke zer ohitura eta trebetasun dituzten erabiltzaileek.
BI2.2 Erakundeak programatutako jarduerei buruzko informazioa nahikoa aurrerapenez transmititzen zaie
erabiltzaileei, haien motibazioa sustatzeko eta lankidetza aktiboa errazteko.
BI2.3 Jardueren egutegia zein den jakinez gero, aurrez prestatu, doitu eta jar daitezke altzariak, materialak eta
guneak, baita jarduera haren eskumen-eremuan garatzeko kudeaketak ere.
BI2.4 Taldea dinamizatzen laguntzen da kolektiboari egokitutako teknikak eta estrategiak aplikatuz, dagozkien
profesionalek ezarritako jarraibideen arabera, eta giro egokia sortuz eta parte-hartzaile guztien parte-hartzea
sustatuz.
BI2.5 Jarduera egin bitartean egiten den behaketaren bidez lortutako informazioaren bidez detektatzen dira
harremanekin lotutako gatazka-egoerak eta sortzen diren gorabehera pertsonalak, familiakoak eta/edo taldekoak,
eta erregistratu eta diziplinarteko talderi transmititzen zaizkio ezarritako prozeduraren arabera.
BI2.6 Diziplinarteko taldean ezarritako irizpideen arabera laguntzen da eguneroko bizitzako gatazkak kudeatzen.
LB3: Erabiltzailearen autonomia psikologikoa mantentzeko eta lantzeko jarduerak eta ariketak, eta errehabilitatzekoak
eta okupazionalak egiten laguntzea, profesional eskudunen orientabideei jarraituz.
BI3.1 Erabiltzaileei arreta eta tratua banaka ematen zaizkie, haien eskaerei erantzunez eta ezarritako irizpideen
arabera.
BI3.2 Lanketaren bidez, motibazioa eta prestaketa emozionala lortzen dira, erabiltzailearen laguntza eta
prestasuna sustatzeko.
BI3.3 Mantentze- eta entrenatze-ariketak egiteko ematen den laguntza jarduera-protokolora doitzen da, eta alderdi
hauek hartzen ditu kontuan:
- Profesional eskudunen aginduak.
- Osasun-egoera.
- Motibazio-maila.
- Erabiltzailearekin finkatutako harremana.


Hasiera data: 2024-05-06

Amaiera data: 2024-06-17

Izen emateko epe bukaera: 2024-05-06


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


https://www.fadura.eus/formacion-para-el-empleo-2/


Osasungintza

Ikastegia

CIFP - Fadura - LHII

Bizkerre S/N - 48991, Getxo

944069000

944069001

instituto@fadura.eus

http://www.fadura.hezkuntza.net/



Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]