GOZATU ZURE DENBORAZ GAITASUN DIGITALEN BIDEZ


KZGunea Ordua: 09:00 - 11:00

Lan-merkatutik kanpo dauden pertsonek askotan erronka handiei egin behar izaten diete aurre, hala nola gizartean aktiboki parte hartzen jarraitzeko aukerarik ezari. Horrek eragin negatiboa izan dezake ongizate emozionalean eta mentalean, eta, beraz, garrantzitsua da inplikatzeko eta baliagarria izateko modua bilatzea. Ikastaro honetan, Internetek eta teknologia berriek hori lortzeko eskaintzen dituzten aukerak erakusten dira, bai eta eguneroko zereginak errazteko eta aisialdiaz gehiago gozatzeko egin daitezkeen ekintzak ere.

Zein da helburua?
Edozein informazio bilatzea bilatzaileen bidez.
Online komunikazio-tresnak ezagutzea, bai sinkronoak bai asinkronoak.
Modu eraginkorrean komunikatzea posta elektronikoaren bidez.
Modu eraginkorrean komunikatzea bideodeien bidez.
Edukia argitaratzea sare sozialetan.
Netiketa arauak ezagutzea sareko gune ezberdinetan.
Online kudeaketak burutzea, hala nola hitzordu mediko bat eskatzea edo administrazio-izapideak egitea.
Online lankidetza-tresna ezberdinak ezagutzea.
Edukiak formatu ezberdinetan sortzeko egokiak diren tresnak identifikatzea.
Diseinu bat sortzea multimedia tresnak erabiliz, hala nola Canva.
Teknologia digitalak erabiltzean mehatxu eta arrisku ohikoenak identifikatzea.
Geure burua eta besteak babestea teknologia digitalak erabiltzean.
Ekipamendu eta gailu teknologikoen oinarrizko mantentze tekniko bat burutzea.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
Mugatu sareko bilaketak
Gai honetan, bilaketa arrakastatsua egiteko aholku batzuk ematen dira, une bakoitzerako bilatzaile egokia erabiliz (garraio-bilatzaileak, hotelak, etab.) eta emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen duten irizpide aurreratuak aplikatuz. Gainera, webgune jakin bat fidagarria den eta lasai kontsulta daitekeen jakiteko gako batzuk aurkezten dira.
Antolatu online-harremanak
Gai honetan online komunikaziorako tresnak jorratzen dira, posta elektronikoak eskaintzen dituen aukerei arreta berezia eskainiz, posta elektronikoak irakurtzeaz edo erantzuteaz haratago: kontaktuak, konfigurazioa, programazioa, etab.; eta bideo-deiak, baita tresna horiek gure egunerokotasunean duten erabilgarritasuna ere.
Atera etekina Interneti eta sare sozialei
Gai honetan, dauden sare-motak aztertzen dira, helburuaren arabera, eta Facebook eta Instagram-en erabilera espezifikoa erakusten da. Gainera, Interneten beste erabilera batzuk erakusten dira, sare sozialetatik haratago: izapideak egitea, prestakuntza, desgaitasun-ziurtagiriak eskatzea, aisialdiko jarduerak, herritarren parte-hartzea, etab.
Ikasi nola jokatu
Gai honetan, Sareko portaera-arauak aurkezten dira: netiketa; eta elkarri eragiten dioten bitarteko espezifikoen arabera egiten da: txata, foroa, posta, sare sozialak etab.
Aritu elkarlanean eta partekatu ezagutza!
Gai honetan, gure egunerokotasunean erabilgarriak diren elkarlanerako hainbat tresna (hodei-biltegiratzea, lineako editoreak, biltegiak, wikiak, etab.) eta kudeaketa-tresna (egutegi partekatuak, proiektuen kudeatzaileak, urruneko kontroleko aplikazioak) aurkezten dira. Gainera, tresna horietako baten bidez edukiak beste pertsona batzuekin nola partekatu erakusten da.
Sortu eta editatu multimedia edukia
Gai honetan hainbat motatako fitxategiak (multimedia, irudiak, podcast, bideoak, aurkezpenak, etab.) sortzeko tresnen zerrenda bat aurkezten da, eta gaur egun zabalduenetako bat nola erabili erakusten da: Canva. Gainera, webguneko irudiak lizentzia kontuan hartuta nola erabili edo irudi propioak nola sortu irakasten da, baita baliabideak behar bezala nola antolatu ere (izena, kokapena, etab.).
Sahiestu sareko arriskuak
Gai honetan, Sarean ohikoenak diren mehatxuak eta erasoak deskribatzen dira, bai eta nola ekidin ere, gure gailuak segurtasunez erabiltzeko. Gainera, teknologiaren erabilera horrek gure osasunerako dakartzan arriskuak erakusten ditu.
Zaindu gailua
Gai honetan, gure gailuen mantentze egokia nola egin erakusten da, arazoak saihesteko eta funtzionamendua egokia izan dadin. Horrez gain, erabilerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak nola murriztu ere erakusten da, kaltegarria izan baitaiteke ingurumenarentzat.
Jarraitu ikasten
Gai honetan, ikastaroan zehar landutako edukiaren laburpen eskematizatua eskaintzen da, eta formakuntzarekin jarraitzeko eskuragarri dauden laguntza-materialen sarrera egiten da.


Hasiera data: 2024-05-27

Amaiera data: 2024-05-31

Izen emateko epe bukaera: 2024-05-27


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


http://www.kzgunea.eus/inicio


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA PORTUGALETE

C/ CASILDA ITURRIZAR S/N - 48920, Portugalete

944033402

tutor.portugalete@kzgunea.net

www.kzgunea.net