GAITASUN DIGITALAK PC ETA INTERNETEKO OINARRIZKO ERABILERARAKO


KZGunea Ordua: 09:00 - 11:00
Ikastaro honetan bizitza errazteko Interneten buru daitezkeen oinarrizko ekintzak erakusten dira. Bilaketa eraginkor eta fidagarria egiteko modua eta dauden komunikazio-tresnak ikusiko dituzu; posta elektronikoa erabiltzen eta online izapideak egiten, hala nola erosketak egitea edo hitzordu mediko bat eskatzea ikasiko duzu, baita mota ezberdineko edukiak sortzen ere; guzti hori segurtasuna beti kontuan hartuz. Gainera, arazo tekniko ohikoenetako batzuk konpontzen ikasiko duzu.

Zein da helburua?
Edozein informazio bilatzea bilatzaileen bidez.
Webgune bat fidagarria den edo ez egiaztatzea.
Webgune batetik eratorritako informazioa gordetzea.
Online komunikazio-tresnak ezagutzea, bai sinkronoak bai asinkronoak.
Modu eraginkorrean komunikatzea posta elektronikoaren bidez.
Edukia argitaratzea sare sozialetan.
Netiketa arauak zeintzuk diren eta nortasun digitala modu egokian kudeatzeko dauden tresnak ezagutzea.
Online kudeaketak burutzea, hala nola hitzordu mediko bat eskatzea edo erosketak egitea.
Dokumentu bat sortzea LibreOffice erabiliz.
Irudi bat oinarrizko moduan editatzea.
Geure burua eta besteak babestea teknologia digitalak erabiltzean.
Arazo tekniko ohikoenak konpontzea.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
Behar duzun guztia Interneten al dago?
Gai honetan Internetek eskaintzen dizkigun aukerak azaltzen dira, erosketak egitetik hasi eta denbora kontsultatu edo kontsulta mediko batera joan arte, eta prozesua eraginkorra eta segurua izateko jarraitu beharreko urratsak deskribatzen dira, baita interesatzen zaigun informazioa gordetzeko prozedura ere.
Jarri harremanetan Interneten!
Gai honetan, eskuragarri dauden online komunikazio-tresnak erakusten dira, sinkronoak zein asinkronoak, posta elektronikoaren erabileran sakonduz, eta hainbat aholku ematen dira identitate digitala kudeatzen eta sarean (netiketa) erabiltzen jakiteko.
Egin kudeaketak eta izapideak online
Gai honek banku, denda eta abarretan eguneroko izapideak egitean sortzen diren eragozpenak azaltzen ditu, baita Interneti esker arazo horiek nola saihestu ditzakegun ere. Gainera, izapide horietako batzuk egiteko prozesua erakusten da: medikuaren hitzorduak eskatzea eta erosketak online egitea.
Sortu eta partekatu eduki digitalak
Gai honetan, teknologia digitalak erabiliz edukiak nola sortu aztertzen da, eta hainbat eduki mota nola sortu eta editatu erakusten da, zehazki ofimatikako dokumentuak eta irudiak, baita hodeian multimedia-edukiak sortzeko aplikazioen adibide batzuk ere. Eduki horiek sare sozialetan partekatzeko modua ere azaltzen da, betiere egile-eskubideak kontuan hartuta.
Kontuz! Ikas ezazu nola babestu zure burua
Gai honetan, sarean aurki ditzakegun arriskuak eta mehatxuak azaltzen dira: buloak, gure pribatutasunaren aurkako erasoak, xantaiak, etab., eta horietatik babesteko aholku batzuk ematen dizkigu, baita lagungarri izan dakizkigukeen aplikazio informatiko batzuk ere. Era berean, gure osasuna eta ingurunea babesteko gomendioak ematen dizkigu, teknologiak egoki erabiliz.
Saihets eta konpon itzazu arazoak gailuarekin
Gai honetan, teknologiak erabiltzean izan ditzakegun arazo tekniko batzuk aurkezten dira, eta horientzako irtenbide posible batzuk adierazten dira, modu eraginkor eta arinean erabiltzen jarraitzeko aukera ematen digutenak.
Jarraitu ikasten
Gai honetan, ikastaroan zehar landutako edukiaren laburpen eskematizatua eskaintzen da, eta formakuntzarekin jarraitzeko eskuragarri dauden laguntza-materialen sarrera egiten da.


Hasiera data: 2024-05-13

Amaiera data: 2024-05-17

Izen emateko epe bukaera: 2024-05-13


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


http://www.kzgunea.eus/inicio


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA PORTUGALETE

C/ CASILDA ITURRIZAR S/N - 48920, Portugalete

944033402

tutor.portugalete@kzgunea.net

www.kzgunea.net