EROSKETA ETA ORDAINKETA SEGURUA INTERNETEN


Kzgunea Ordua: 18:00 - 20:00
Zure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando... bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe... online erosteko erabili lasai.

Zein da helburua?
Jarraibide batzuk ezagutu Interneten erosketa bat egiterako orduan.
Interneten bidez erosteko orduan dauden abaintailak eta desabaintailak ezagutu.
Ezagutu Interneteko salmenta webgune garrantzitsuenen funtzionamendua (Amazon, Ebay, …).
Ezagutu Interneten ordainketak egiteko modu desberdinak (kreditu-txartela, PayPal, …).
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
Kontu elektroniko bat izatea online salmenta web desberdinetan izena emateko.
Ikastaroaren laburpena
1. GAIA. Sarrera
Ikastaroan zehar ikusiko diren gaiei buruzko azalpena.
2. GAIA. Interneten erostearen abantailak eta desabantailak
Interneten erostearen ondorio diren abantailak eta eragozpen ohikoenak.
3. GAIA. Aintzat hartu beharreko alderdiak erosketa segurua egiteko
Erosketa seguruak egiteko kontutan hartu beharreko alderdi ezberdinen zerrenda.
4. GAIA. Kontsumitzailearen eskubideak
Kontsumitzaileak dituen eskubide ezberdinen zerrenda erosketa egindakoan.
5. GAIA. Non erosi Interneten
Gaur egun erosketak egiteko erabiltzen diren beste hainbat orrialdei buruzko informazioa.
6. GAIA. Nola ordaindu Interneten
Erosketak egiterako garaian erabili daitezkeen ordainketa-sistemak.


Hasiera data: 2022-12-01

Amaiera data: 2022-12-02

Izen emateko epe bukaera: 2022-12-01


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


http://www.kzgunea.eus/inicio


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA PORTUGALETE

C/ CASILDA ITURRIZAR S/N - 48920, Portugalete

944033402

tutor.portugalete@kzgunea.net

www.kzgunea.net



Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]