LIBREOFFICE CALC. ZURE KALKULU ORRIAK SORTU


Kzgunea Ordua: 11:00 - 13:00
LibreOffice Calc ezagutu eta kalkulu orriei buruzko programa indartsu honen aukerak egiaztatu. Gainera, ikastaro honekin LibreOffice Calc programa erabiltzen ikasi eta haren funtzionaltasunak ezagutu ahal izango dituzu.

Zein da helburua?
Jarraibide batzuk ezagutu kalkulu orri bat sortu eta erabiltzeko orduan.
Datuak sartzen eta oinarrizko eragiketak egiten ikasi.
Formulak eta funtzioak txertatzen ikasi informazioa azkarrago eta erosoago erabili ahal izateko.
Sartutako datuekin grafiko mota desberdinak egiten ikasi.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
1. GAIA. Zer da LibreOffice Calc?
Sun MicroSystems bulegotika suitearen zati bat da LibreOffice Calc.
2. GAIA. Lehenengo urratsak
Kalkulu orri berri bat sortzeko, hainbat aukera ditugu
3. GAIA. Datuak sartzea eta oinarrizko eragiketak egitea
Datuak sartzea oso erraza da
4. GAIA. Gelaxken formatua
Formatu barrako goitibeherako menutik aukeratu ahal izango dugu zuzenean.
5. GAIA. Lan ingurunea ezagutzen
Tresna-barrak ilara, zutabe edo bloke gisa azaltzen den pantailako osagai batzuk dira ikonoak edo botoiak dauzkatenak eta sakatzerakoan aplikazioaren funtzio batzuk aktibatzen dituztenak.
6. GAIA. Errenkaden eta zutabeen erabilera
Atal honetan agertzen diren eragiketak egin ahal izateko, txertaketa egin nahi dugun errenkadan, zutabean edo gelaxkan kokatu behar gara.
7. GAIA. Formulak
Tauletan dauden datuen ondorioak lortzeko bide ematen diguten eragiketak dira formulak. Horrela, emaitza osoak edo partzialak lortu ahal izango ditugu, ondoren horiek aztertzeko.
8. GAIA. Funtzioak
Funtzio bat hainbat gelaxkaren arteko harremana da, izan batuketa, kenketa edo batez besteko batena, besteak beste
9. GAIA. Grafikoak
Kalkulu orrietan agertzen den informazioa hainbat modutako grafikoetan irudikatzeko aukera eskaintzen du LibreOffice Calc programak
10. GAIA. Kalkulu orriak inprimatzea
Aurrebistak kalkulu orria inprimatuko den moduari buruzko ikuspegi orokorra edukitzeko aukera eskaintzen digu, hura inprimatu baino lehen


Hasiera data: 2023-03-27

Amaiera data: 2023-03-29

Izen emateko epe bukaera: 2023-03-27


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


http://www.kzgunea.eus/inicio


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA GÜEÑES

Travesía Gallaraga,1 - 48830, Güeñes

944033365

tutor.guenes@kzgunea.net

www.kzgunea.net



Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]