ONLINE IZAPIDEAK OSAKIDETZAREKIN


logo KZGunea Ordua: 16:00 - 18:00
Zure medikuarekin hitzordua eskatu edo zure Osasun-karpeta kontsultatu Osakidetzaren web orrialdetik.

Zein da helburua?
Izapide desberdinak Osakidetzako web orrialdetik nola egin ezagutu.
Osasun-karpetara nola sartu eta honek dituen aukerak ikusi eta ikasi.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
Osasun Txartela* eta Itsasontzi Jokoa/B@kQ* eskura izatea hitzorduak eskatzeko edo kontsultatu eta Osasun-karpetara sartu ahal izateko.
*Gomendagarria da biak eskura izatea pertsona bakoitza ordenagailutik sartu ahal izateko. Kontsultatu hemen nola lortu Itsasontzi Jokoa/B@kQ.
Ikastaroaren laburpena
1. GAIA. Aurretiko hitzordua
Osakidetzako web orrialdetik zita bat erreserbatu, kontsultatu edo eskatutakoak bertan behera utz ditzakezu.
2. GAIA. Osasun-karpeta I
Zure osasun informazioa begiratu ahal izango duzu modu seguruan eta konfidentzialean: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak… eta zure osasunerako interesgarriak diren edukietan sartu ahal izango zara.
3. GAIA. Osasun-karpeta II
Komunika zaitez Osakidetzarekin Osasun-karpetaren bidez, medikuarekin dauzkazun zalantzak argitu, pazientearentzako mezuak, kirurgiako itxaron zerrendak, galdeketak, esteka interesgarriak eta gertakari-formularioa.
4.GAIA. Osakidetza zure gailuan
Egin izapideak Osakidetzarekin zure gailutik.


Hasiera data: 2023-03-30

Amaiera data: 2023-03-31

Izen emateko epe bukaera: 2023-03-30


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA PORTUGALETE

C/ CASILDA ITURRIZAR S/N - 48920, Portugalete

944033402

tutor.portugalete@kzgunea.net

www.kzgunea.net



Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]