EROSKETAK ETA STOCKA


GETXOLAN Negozio bat, produktu jakin batzuk hornitzaile batzuei erosi eta bezeroei saltzea baino askoz gehiago dela argi daukazu.

Txikizkako saltoki batean esku artean izan behar dituzun hamaika atazen artean, inportanteenetariko bat erosketak eta stocken kontrola da, aurrekoaren kudeaketa egokiak galdera-gako askori erantzungo dielako, adibidez, zer, nori eta zenbat erosi.

Gai sakona da hau, konplexu bihurtu daitekeena, baina badaude zenbait oinarrizko kontzeptu, ezagutu eta kontrolpean izan behar direnak, gaian murgiltzeko lehen mugarri direnak.

Horregatik, kurtso honen helburua hurrengoa da: Txikizkako merkataritzan erosketak eta stocka kudeatzen hasteko sarrera bat izatea, zure negozioaren alderdi hori hobetuko duten erabakiak har ditzazun.

Hasiera-puntu eramangarri bat izango da kurtso hau, zure negozioaren arrakastan zer-esan handia izan dezakeen gai bati garrantzia ematen hasteko.

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.


Hasiera data: 2023-06-01

Amaiera data: 2024-07-31

Izen emateko epe bukaera: 2024-06-01


Doakoa

Ziurtagiria

Online


https://escuelavascaretail.eus/es/courses/calidad-en-el-comercio/


Merkataritza eta marketina

Ikastegia

GETXOLAN

Ogoño, 1 Areeta - 48930, Getxo

944660140

getxolan@getxo.net

http://www.getxo.net/es/getxolan