INPLANTALARIAK: BEZEROAK ERAKARRI ETA SALMENTAK AREAGOTU ZURE NEGOZIOAREN SAREKO ELKARREKINTZA HOBETUZ.


GETXOLAN Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko Inplantalariak programarekin lankidetzan, gure helburua da teknologia berriak udalerriko enpresetara hurbiltzea.

Hiru orduko tailer praktikoak izango dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edo antzekoa eraman beharko du. Bertaratzen diren ETE eta autonomoen gaitasun eta helburuetara egokituko da. Bertaratutako enpresek, gainera, banakako aholkularitza eskatu ahalko dute ondoren, egokitzapen pertsonalizatua lortze aldera.

Mapetan eta bitarteko birtualetan kokatu zure negozioa, bezeroek lehiak baino lehen aurki zaitzaten.
Katalogo digital erabilerraza izan ezazu.
Ikusgarriagoa izan zaitez:

Zure enpresa ikusgarriagoa egin ezazu bilatzaileen mapa nagusietan, bezeroek zure produktuen edo zerbitzuen antzekoak bilatzen dituzten tokian aurkitu zaitzaten.
Zure bezeroei lagundu zure enpresari buruzko informazio digitala eskuratzen , QR eta NFT kodeen bidez.
Sarean ospe ona bermatu ezazu, sarean alertak ezarriz, zure enpresari buruz diotena jakiteko.
Erakargarriagoa:

Bezeroak erakarri eta salmentak eragin, negozioa sarean modu aktiboan sustatuz, marketin digitaleko kanpainen bidez.
Posizionamendu ona lortu ezazu, sareko publizitate-kanpainen bidez.


Hasiera data: 2023-06-13

Amaiera data: 2024-06-13

Izen emateko epe bukaera: 2024-06-13


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


https://www.getxo.eus/es/promocion-economica/empresas/formacion-empresas-getxolan


Merkataritza eta marketina

Ikastegia

GETXOLAN

Ogoño, 1 Areeta - 48930, Getxo

944660140

getxolan@getxo.net

http://www.getxo.net/es/getxolan