INPLANTALARIAK: ZURE PRODUKTIBITATEA HOBETU EZAZU KUDEAKETA DIGITALA EZARRIZ.


GETXOLAN Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko Inplantalariak programarekin lankidetzan, gure helburua da teknologia berriak udalerriko enpresetara hurbiltzea.

Hiru orduko tailer praktikoak izango dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria edo antzekoa eraman beharko du. Bertaratzen diren ETE eta autonomoen gaitasun eta helburuetara egokituko da. Bertaratutako enpresek, gainera, banakako aholkularitza eskatu ahalko dute ondoren, egokitzapen pertsonalizatua lortze aldera.

Paperik gabeko zure bulegoa antolatu, emankorragoa eta jasangarriagoa izateko.
Paperik gabeko bulegoa
Koordinatuagoa:

Zure negoziorako egokiena den hodeia erabili eta informazioa modu seguruan partekatzen ikasi ezazu.
Metaposta ezagutu, Eusko Jaurlaritzaren hodeia, dokumentuak bidali, gorde eta digitalki sinatzeko, baita kontratu-dokumentuak ere.
Emankorragoa:

Papera eta eskuz egiten diren lanak kendu itzazu, digitalizazio-tresnak erabiliz, hala nola eskanerra, koaderno digitalak, ahots bidezko erregistroa, eta ukipen bidezko beste gailu batzuk.
Zeregin-antolatzaile bat izan ezazu, zure denbora errentagarri egiteko. Honako hauek bereizi itzazu: ToDo, Todoist, Notion, Obsidian, Trello, etab.


Hasiera data: 2023-06-27

Amaiera data: 2024-06-27

Izen emateko epe bukaera: 2024-06-27


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


https://www.getxo.eus/es/promocion-economica/empresas/formacion-empresas-getxolan


Merkataritza eta marketina

Ikastegia

GETXOLAN

Ogoño, 1 Areeta - 48930, Getxo

944660140

getxolan@getxo.net

http://www.getxo.net/es/getxolan