TAILERRA: NOLA KUDEATU NIRE EMOZIOAK AZTERKETETAN?


uned Emozioak presente daude gure bizitzetan egiten ditugun une eta ekintza guztietan. Azterketetako estresaren aurrean, bereziki, emozio ugari azaleratzen dira, batzuk indartu eta aurrera egiten laguntzen digutenak eta beste batzuk blokeatu eta porrotera eraman gaitzaketenak. Batzuetan, ikasle prestatuak, materia menderatzean indartsu sumatzen direnak, azterketan gelditu egiten dira porrot egiteko beldurraren aurrean. Beste batzuetan, ikasteak dakarren antsietatea areagotu egiten da, eta sakontasunez ikasteko behar den kontzentrazioa eragozten du. Horrelako egoerek adierazten digute zein garrantzitsua den ikuspegi emozionaletik prestatzea azterketa-aldiari arrakastaz aurre egiteko.

Zer egin gure emozioek guretzat lan egin dezaten, eta ez gure aurka azterketetan? Nola jabetu haietaz? Nola kudea ditzakegu?

Programa
1. Zer dira emozioak? Zer eginkizun dute emozioek gure bizitzetan? Zer emozio sortzen dira azterketen aurrean?
2. Jabetzen al gara gure emozioez? Nola areagotu dezakegu gure kontzientzia emozionalaren maila?
3. Zer baliabide eta tresna erabil ditzakegu gure emozioak karrerako ikasketetan kudeatzeko? Zer egin ikaskuntza errazten eta blokeatzen diguten emozioen aurrean?
4. Nola ikasi azterketa egiten? Nola errespetatu gure erritmoa eta nola mantendu antsietate optimoa azterketetan?
5. Nola lor dezakegu erlaxazioa azterketetan? Zer teknika, baliabide eta jarraibide erabil ditzakegu?


Hasiera data: 2024-05-08

Amaiera data: 2024-05-08

Izen emateko epe bukaera: 2024-05-08


Doakoa

Online


Beste batzuk

Ikastegia

UNED BIZKAIA IKASTETXE ELKARTUA

Parque Ignacio Ellacuria, 3 - 48920, Portugalete

944936533

info@portugalete.uned.es

www.unedbizkaia.es