Tailer parte-hartzailea da, eta bertan Getxoko eta beste helmuga batzuetako turismo-enpresetan aplikatutako jardunbide egokien sorta bat erakutsiko da.
Ideien eta irtenbideen bonbardaketa bat sortuko da (adibidez: bideoak diseinatzeko doako webguneak erakustea, irudiak lortzea...), irtenbide berak ez baitu eragin bera enpresa guztietan.
Erakutsitako ideiak eta irtenbideak parte-hartzaileen ekarpenekin osatuko dira.
Edukia:
Turismo enpresa eta produktuen kudeaketan eta merkaturatzean tresna teknologikoak aplikatzeko adibideak erakutsiko dira (batzuk arrakastatsuak eta beste batzuk praxi txarren adibideak).