EMAN LEHENENGO PAUSOAK ARGAZKI UKITUAN GIMPekin


KZGunea Ordua: 18:00 - 20:00

Argazki digitala eta hauen tratamenduan interesa dutentzako sortutako ikastaro aurreratua. Ikastaroan zehar aztertuko den tresna GIMP izango da. Programa honen bidez eskaneatutako irudiekin, kamera digitalekin lortutako irudiekin edo Internetetik jaitsitakoekin lan egin daiteke. Erreminta ugari ditu: pintzela, arkatza, irudiak margotzeko aerografoa...

Zein da helburua?
GIMP zer den eta zertarako erabiltzen den ezagutu.
GIMP programaren erremintak erabiltzen ikasi.
Irudiak ukitu eta nahi dugun itxura eman eta aldaketak gorde.
Betekizunak
Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
1. GAIA. Zer da GIMP?
GIMP (GNU Image Manipulation Program-en akronimoa) programa askea da, argazkiei ukituak egiteko eta irudiak konpontzeko eta editatzeko aproposa dena, besteak beste. Programa deskargatzen ikasiko duzu. Pixela, bereizmena, kolore-sakonera eta irudiaren formatuak azalduko ditugu.
2. GAIA. Oinarrizko kontzeptuak
Ingurunea lau eremuk osatzen dute: leiho nagusia, tresna-barra, aukeratutako tresnaren aukera-barra eta geruza-barra. Irudiak nola ireki, itxi eta gorde azalduko dugu. Desegin historia menuan nahi beste pauso atzera egiten ikasiko duzu.
3. GAIA. Tresnak
Tresna garrantzitsuenen deskribapena.
4. GAIA. Bestelako argazki-ukitu batzuk, geruzak eta iragazkiak
Irudi digital baten pixelei aplikatzen zaizkien efektuak dira. Atal honetan Distira/Kontrastea, Ñabardura/Saturazioa, Kolore-balantzea eta Koloreztatu aukerak ikasiko ditugu. Geruzak gainjarri egiten diren eta lan bat osatzen duten orri gardenen modukoak dira.


Hasiera data: 2024-05-06

Amaiera data: 2024-05-15

Izen emateko epe bukaera: 2024-05-06


Doakoa

Ziurtagiria

Aurrez-aurrekoa


Informatika eta komunikazioak

Ikastegia

KZGUNEA BALMASEDA

C/ Martín Mendia, 15 - 48800, Balmaseda

944033317

tutor.balmaseda@kzgunea.net

www.kzgunea.net